Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2026: Ikastaro hasiera, lehen entsegua martxoaren 4an

2026/02/24
Larrain Dantza eta Kapela Dantza 2026: Ikastaro hasiera, lehen entsegua martxoaren 4an

Maiatzaren 3an  plazan eta kalean egingo den Larrain-dantza, eta maiatzaren 9an, larunbata, egingo den  Kapela Dantza egun guztiko ekitaldian, parte hartzeko ikastaro-entsegu irekiak jarriko ditu martxan Sustraiak Dantza taldeak martxoaren 4an. 

Saioak, asteazkenetan 20:15ean eta larunbatetan 17:00etan egingo dira Sustraiak Dantza Taldeak duen lokalean.

Adin guztietako herritarrei irekita dago eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da helburua.

Anima zaitez eta parte hartu.