Kultura Bonu Gaztea: deskontuak 16 eta 29 urte bitarteko gazteentzat kultur produktuetan, irailaren 30era arte

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak uda osoan luzatu du Kultura Bonu Gaztea programa, irailaren 30era arte. Deskontuak 16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude, eta kultura eskuratzeko eta kultura-produktuak erosteko aukera ematen diete.
Hobaria handiagoa da euskarazko kultura-produktuen erosketan. Hala, gazteek 12 euroko deskontua izango dute 20 euro edo gehiagoko erosketetan, produktuak euskaraz erosten dituztenean. Produktuak beste hizkuntza batzuetan erosten badituzte, deskontua 10 eurokoa izango da.
Pertsona bakoitzak gehienez bost bonu eskuratu ahal izango ditu kategoria bakoitzeko. Bonuak % 100 digitalak izango dira, eta deskontua establezimenduan aplikatuko da zuzenean transakzioa egiten den unean, NANa erakutsiz. Guztira, 3.666 bonu izango dira:
- Kultura Bonu Gaztea (euskaraz): 1.670 bonu.
- Kultura Bonu Gaztea (beste hizkuntza batzuk): 1.996 bonu.
Aurtengo udan, Kultura Bonu Gazteak aukera berriak eskainiko ditu Gipuzkoako gazteek kultura hurbiletik bizi dezaten, liburu-dendetara hurbil daitezen eta urte osoan zehar beren kultura-ohiturak susta ditzaten.
Ezagutu programan parte hartuko duten Gipuzkoako establezimenduak
