Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kultura arloko Ikastaroak 2026-2027: Marrazketa eta pintura, egur talla, puntua, zeramika, dantza,…

2026/09/03
Kultura arloko Ikastaroak 2026-2027: Marrazketa eta pintura, egur talla, puntua, zeramika, dantza,…

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza iragarrita dago, baina 
Kultur arloko ikastaroetarako izen emateak gogora ekarri nahi ditugu. 

IRAILEAN: HAURRENTZAKO IRAKURKETA KLUBA- IZEN EMATEA Irailaren 21era arte. Irailaren 28an jarriko da martxan, aurkezpen saioarekin, LH 4, 5 eta 6koei zuzendurik, Mireia Delgadoren gidaritzapean. Saioak hilean behin izango dira, astelehenetan. Izen ematea irekita udal liburutegian: T 943737186; This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. 

1 eta 2, ASTEARTEA eta ASTEAZKENA: Sustraiak Dantza Taldean izen ematea egin ahal izango da aurrez aurre taldearen egoitzan 17:00etatik 18:00etara. Gutxieneko adina 4 urte. Iraila guztian emailez ere egin ahal izango da: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Iraila guztian: Korosti Dantza taldean izena ematea: This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it..  
T. 688852624.

8, ASTEARTEA: MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTAROAren hasiera. Tokia dagoenez oraindik, matrikula irekita mantenduko da. Matrikula Kultur Etxeko Harreran.

7tik 17ra: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA: Irailaren 21ean hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.
Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran

7tik 25era: BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urrian hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12. Ikastaroaren kostua 60€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa. Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran

7tik 25era: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 10. Izen ematea: Kultur Etxeko Harreran.