Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Judo Legazpik jasoko du Olaria 2026 saria

2026/03/25
Judo Legazpik jasoko du Olaria 2026 saria

Joan den martxoaren 16an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkuren aretoan, OLARIA 2026 saria emateko ardura duen epaimahaia bildu zen. Epaimahaiko burua Eric Galvez Alvarez alkate jauna; EAJ/PNV talde politikoko Amaia Aizpurua andrea; PSE-EE talde politikoko Oscar Valbuena jauna; LEGAZPIKO EH Bildu talde politikoko ordezkari den Ibon Altzelai jauna; eta aurreko urteko irabazleak Chillidarekin lan egin zuten Legazpiarren ordezkari gisa Agustin Beloki eta Iñaki Azarola eta Legazpiko Gazteak Pilota Elkartea, Ilintxa E.R. eta Izadi Zaleak elkarteetako ordezkariak.

Oraingoan 10 hautagai aurkeztu dira Olaria 2026 sarira: Burguera anaiak, Irati Zurutuza, Dani Garrido, Judo Legazpi, Sorgintxulo Aisialdi Taldea, Eneko Gutierrez, LEK Legazpiko Erraldoiak Konpartsa, Patxi Otaegi, Ikatza Argazkilari Elkartea eta Santa Cruz erresidentziako langileak.

Bildutako epaimahaikideen artean botazioa egin ondoren, Judo Legazpik izan zen hautagai irabazlea. 

Alkatea da Epaimahaiburua eta ebazpen-proposamena egin du. Proposamen hori martxoaren 18an egin zen Bozeramaileen Batzordean aztertu zen eta, ondoren, martxoaren 25ean, gaur alegia, egin den Osoko Bilkuran hartu da erabakia. Proposamena aho batez onartu da, gaurko, 2026ko martxoaren 25eko Osoko Bilkuran. 

Horrela, Olaria 2026 saria Judo Legazpi elkarteari emango zaio maiatzaren 3an, Santikutz jaietako programazio barruan. Aitormen honek Legazpi Judo elkarteak bere legatua osatzen duten kirol, prestakuntza eta gizarte balioen sustapenean izan duen funtsezko zereginari balioa ematea du helburu.