Ipuin kontaketa saioak eta Irakurketa Erraza Kluba urrian hasiko dira Legazpiko Udal Liburutegian
2026/10/01

Irailaren amaieran jarri dira martxan Udal Liburutegian Euskarazko Irakurketa Kluba, Haurrentzako Irakurketa Kluba eta Gaztelerazko Irakurketa kluba.
Horiei gehituko zaizkie Urrian Irakurketa Erraza Kluba eta hileroko ipuin kontaketa saioak haurrentzat, irakurzaletasuna sustatzeko ikasturte berriko programa guztiekin.
Hona Urrian izango ditugun guztiak:
- 5, 19 eta 26, astelehenak: IRAKURKETA ERRAZA TALDEAREN saioak. 11:35ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: Las invisibles.
- 7, asteazkena: IPUIN KONTAKETA saioa. 3-5 urte bitarteko haurrentzat. 18:15ean Udal Liburutegian. Kontalaria: Ane Gebara
- 19, astelehena: Haurrentzako Irakurketa klubeko lehen saioak. LH 4, LH5 eta LH6koentzat. 16:45ean, Udal Liburutegian. Gidari: Mireia Delgado. Landuko da Otsoak hormetan / Neil Gaiman
- 28, asteazkena: Gaztelerazko Irakurketa taldearen saioa. 18:00etan Udal Liburutegian. Gidaria: Mónica Leiva. Landuko da: Madres e hijos /Theodor Kallifatides
- 29, osteguna: Euskarazko Irakurketa taldearen saioa. 18:30ean Udal Liburutegian. Gidaria: Miriam Luki. Landuko den liburua: Juana / Jon Artano
Gogora ekarri nahi dugu, Irakurketa taldeak irekiak direla baina parte hartzeko komeni dela aurrez izena ematea Udal Liburutegian bertan edo telefonoz: 943737186,
e-postaz: