Ikuskizun eszenikoak itzuli dira Latxartegi Aretora Artedrama eta Axut konpainien “Nor naizen baneki” antzezlanarekin

Itzuli dira ikuskizun eszenikoak Latxartegi Aretora. Haurren emanaldiak hasi ziren joan den igandean eta hurrengo hitzordua Gazte eta Helduentzako antzerki emanaldi batekin izango dugu.
Irailaren 16an, ostirala, 19:30etan Artedrama eta Axut konpainien “Nor naizen baneki” lana izango da ikusgai Latxartegi Aretoan. Lan honen azken emanaldietakoa izango da gainera.
“Nor naiçen banequi, graçia nuque achequi.
Ilargiac soilic daqui naiçela Equi.”
Nor naizen baneki… Zuk badakizu? Jakin nahi zenuke? Bada jakin ondoren damutu denik? Angelu guztietatik nahi zenuke zeure burua ikusi, ala behar da angelu itsu bat? Ezagutu daiteke norbere burua isolatuki, norbere ingurunea ezagutu gabe? Nola jakin, zinez, zarena zarela? Gurasoen ispiluan? Seme-alabenean? Aztarnei esker? Nola jakin nor zaren, ingurune aldakor batean etengabe aldatzen dena bazara?
Antzezlanak antzoki baten indusketa arkeologiko bat kontatzen du. Arkeologoek eta adituek antzokiaren historia sekretua aztertzen dute, geruzaz geruza, erromatarren garaitik gaur egunera arte. Bi mila urtetan metatu diren gudu ezagunak, gai ez oso ezagunak eta trauma lurperatuak argitara emanez, ikuslea Inkisizioaren, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden eta 1936ko gerlaren ikuspegietan murgilduko da, familia, jabetza, mugak, herentzia genetikoa eta indarkeria koloniala bezalako gaiak jorratzeko.
Baina ez da lurra bakarrik esploratuko: pertsonaiak ere barne-bilaketa baten xede izango dira, gauzatu beharreko erabakigarrantzitsuen eta beren kontraesanen artean harrapatuta.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Ximun Fuchs
- Idazleak: Harkaitz Cano, Ximun Fuchs
- Aktoreak: Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Garoa Idoia Tapia, Oier Zuñiga
- Koreografia: Philippe Ducou
Sarreren aurre-salmenta on-line, https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/ loturan.
Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan, aretoko leihatilan.
Sarreren prezioa: 10€takoa izango da.