Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

III. Oin Puntetan asteburua. Apirilaren 25 eta 26an, Korosti Dantza taldeak sustaturik

2026/04/16
III. Oin Puntetan asteburua. Apirilaren 25 eta 26an, Korosti Dantza taldeak sustaturik

Jaien aurretik egin ohi den Dantzari Txiki Eguna, aurten ere gauzatuko da, baina ekitaldiaren sustatzaile eta kudeatzaile den Korosti Dantza taldeak, aurtengoan ere Dantza asteburu osoa proposatuko digu. 

Hala, igande goizez egingo den Dantzari Txikien ohiko jaiari, larunbatean dantza eta musika ekitaldia gehituko zaio III. Oin Puntetan Asteburua osatuz.

EGITARAUA

25, larunbata: Xabi Solano Maiza & Kimuak dantza kolektiboa + Korosti dantza taldea. 22:00etan Urbeltz Pilotalekuan.
Sarrerak salgai: aurrez: 10€- Egunean bertan: 12€. Antolatzailea: Korosti D.T. Salmenta puntutak: Gurrutxaga taberna, Kukue taberna, Laubideko estankoa, Oskarbi optika eta Laubide jatetxea. Online 

26, igandea: III. HAURRAK OIN PUNTETAN (Dantzari Txiki Eguna), goizeko 11:00etan hasita, herriko kaleetan eta amaiera eguerdian Euskal Herria plazan.
 11:00 Dantzarien topaketa Laubiden
 11:45 Kalejira hasiera Laubidetik abiatuta
 12:30 Dantza emanaldia Euskal Herria plazan.
 
Parte hartuko duten dantza taldeak: 

  • OINARIN (Antzuola)
  • AURTZAKA (Beasain)
  • OBERENA (Iruñea)
  • GORUTZN (Gabiria)
  • TALDE BATUAK (Abadiño)
  • LARRAIZA (Lizarra)
  • SUSTRAIAK (Legazpi)
  • KOROSTI (Legazpi)

Honako musikari hauen laguntzarekin.

  • Goiz Deia txistulari taldea
  • Doinuzar Gaiteroak