Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

´Hutsune handi bat´ dokumentala ekainaren 2an Latxartegi aretoan Beti Gazte elkartearen ekimenez

2026/05/22
´Hutsune handi bat´ dokumentala ekainaren 2an Latxartegi aretoan Beti Gazte elkartearen ekimenez

Datorren ekainaren 2an, iluntzeko 7etatik aurrera, Latxartegi aretoan, azkenaldian ahoz aho dabilen "Hutsune handi bat" dokumentalaren proiekzioa izango dugu. 

Jorratzen duen gaiagatik eta kontatutakoaren gertutasunagatik, bereziki interesgarria iruditzen zaigu dokumentala, batez ere, gertatukoa errepikatu ez dadin. 

Sarrerak 6 euroren truke online erosi daitezke eta proiekzioaren egunean bertan Latxartegin bertan. 

Alex Areizaga dokumentalaren egilea bertan izango da.

Egilearen hitzetan:
Hutsune handi bat dokumentalak sendatu gabeko zauriei eta minari buruz hitz egiten du. 115 gaztetik gora hil ziren Urretxun eta Zumarragan heroinaren eta HIESaren ondorioz. 115 amets, 115 hutsune, bi herrion paisaiaren zati bihurtu direnak, izan ere, herriak hutsuneek ere osatzen baitituzte.

Horretaz hitz egiten du Hutsune handi bat dokumentalak; Bizirik geratu zirenen bizipen, sentimendu eta hutsuneez. Zintzotasunez mintzo dira. Gogoratzearen min eta beldurrez.

Ez da erraza izan zauri horiei begira jartzea.


IKUSI TRAILERRA