Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haur-Gazte Danborrada maiatzaren 1ean

2026/04/29
Haur-Gazte Danborrada maiatzaren 1ean

Aurtengoan ere maiatzaren 1ean egingo da Haur-gazte danborrada, baina 18:00etan hasita. Eguraldi txarra balitz, Bikuña Kiroldegian eskainiko dute haur eta gaztetxoek danbor ekitaldia.

Ibilbidea: Laubide kalea, Santikutz Kalea, Patrizio Etxeberria Kalea, Nafarroa Kalea, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza.
Patrizio Etxeberria kaletik Nafarroa kalerako bidean (Elizondo pare horretan) jendea errepidean ez pilatzea eskatu nahi dugu, ibilbidea lasai egin dezaten.

Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eguerdiko 12:00etan egingo da Euskal Herria plazan, Udaletxeko balkoitik Haur korporazioaren aurkezpen publikoa eta aginte makila hartze ekitaldia. Aurretik, 11:30ean Doinua Musika eskolatik abiatuko da Korporazio txikia kalejiran musika eskolako musikariz lagunduta eta plazara arteko kalejira egingo dute.  Eguraldiak lagunduko ez balu, aurkezpena Udal Batzar aretoan egingo da, eta kalejira Elizako arkupeetan.

Honako hauek osatuko dute aurtengo korporazioa: 

June Odriozola Miranda ALKATEA
Lucas Granda Quevedo  ZINEGOTZIA
Maia Trejo Andueza ZINEGOTZIA
Markel Imaz Vega  ZINEGOTZIA
Alaia Ibarguren Elustondo  ZINEGOTZIA