Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea. Martxoaren 13a baino lehen, online edo Ikastetxeetako idazkaritzetan

2026/02/21
Haur eta Gazte Danborradan parte hartzeko izen ematea. Martxoaren 13a baino lehen, online edo Ikastetxeetako idazkaritzetan

Maiatzaren 1ean, Santikutz Jai Nagusietan, egingo den Danborradan parte hartzeko izen ematea martxan dago dagoeneko.

HH5etik DBH4ra arteko haur eta gazteek parte hartzeko aukera izango dute, eta izen ematea online egingo da. Hala ere, online egin ezin duenak ikastetxeetako idazkaritzara gerturatu eta bertan emango zaio inprimakia paperean, bete eta idazkaritzan bertan entregatzeko. Izen ematea martxoaren 13 baino lehen egin behar da.

HH5
LH1, 2 eta 4
LH3
LH5, 6 eta DBH

Haur-Gazte Danborrada taldeak, zehaztu ditu entsegu egunak eta erropak jasotzeko egunak informazioa emateko sortuko diren whatsapp taldeen bidez jakinaraziko dira.

Entsegu egunak: Apirilak 14, 16, 20 eta 22 18:30etan Haztegi Ikastolako atzeko frontoian.
Entsegu orokorra: Apirilak 28 20:00etan (entsegu hau Olamendiko frontoian, betiko lekuan, egingo da).