Euskara ikasteko edo hobetzeko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago Udal Euskaltegian

Ikasturte berriari hasiera emateko prest du euskara ikasteko edo hobetzeko eskaintza Legazpiko Udal Euskaltegiak. Urrian hasiko dira ikastaro berriak. Maila guztietako taldeak arituko dira ikasturte honetan ere: euskara ikasteko lehen urratsetatik C2 mailara arteko eskaintza izango du. Gainera, Legazpiko Udalak udal euskaltegiko ikasleentzako dituen diru-laguntzak medio, ia doan ikas daiteke.
Izen ematea irailaren 25era bitartean izango da zabalik eta dei berezia egin nahi die euskaltegiak euskarara lehenengoz hurbildu nahi duten herritarrei.
Ikastaroren baten izena eman edo ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi dutenek, euskaltegira bertara jo edo 843 74 00 90 telefono zenbakira deitu dezakete.
Internetez ere eman dezakete izena.
Maila guztietako taldeak arituko dira eta izena emate epea irailaren 25era arte izango da irekita. Izena eman edo informazio gehiago nahi duten herritarrek euskaltegira jo dezakete.