Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Eduardo Alsasua nagusitu da Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXIV. Pintura Lehiaketan

2026/09/22
Eduardo Alsasua nagusitu da Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXIV. Pintura Lehiaketan

Asteburuan ospatutako pintura lehiaketan Eduardo Alsasua, Gasteiztarra izan zen irabazle eta

herritarren saria Jean Pierre Dauga Hendaian bizi den akitaniarrak eraman zuen.

Aurtengo edizioari 

15 margolarik erantzun zioten,

tartean bi legazpiarrek,

Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak

joan den irailaren 19erako

egin zuten deialdiari.

Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak,

eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:30ak arte

Udaletxearen atzekaldean.

Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen eta

hauek izan ziren sarituak:

1.      SARIA: EDUARDO ALSASUA (2 Zkia.) - Herria: Gasteiz

2.      SARIA: JOSE MIGUEL ARRANZ (11 Zkia.) - Herria: Erandio

3.      SARIA: OLIVER JURADO (6 Zkia.) - Herria: Bilbo

Bestalde herritarren botoak zenbatu ondoren, 174 bozka jaso ziren guztira, 4 zenbakiduna izan da bozkatuena (53 bozka), eta ondorioz

HERRITARREN SARIA: JEAN PIERRE DAUGA (4 Zkia.) - Herria: Hendaia

ARGAZKIAK HEMEN