Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Burdinolak erakusketa, kontzertua eta liburu aurkezpena antolatu ditu ekainerako

2026/06/13
Burdinolak erakusketa, kontzertua eta liburu aurkezpena antolatu ditu ekainerako

Burdinola elkarteak herriko ondarearen ezagutza sustatu asmoz urteak daramatza San Migel ermita herritarren ikusmiran jartzen bertan antolatzen dituen ekimenak direla eta. Aurten gainera, asteburu horretan hasiko diren Telleriarteko jaien barruan, auzoaren berri jasotzen duen liburu aurkezpen ekitaldia ere egingo da.

Hona hemen egitaraua:

Ekainak 18, osteguna, Esther Agirreren pintura lanen erakusketa irekiko da, 18:00etan, San Migel ermitan. Erakusketa Ekainaren 18 eta 19an, 18:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai eta ekainaren 20 eta 21ean, 11:00etatik 14:00etara.

Ekainak 20, larunbata, 12:00etan izango da San Migel ermitako urteroko kontzertua eta ohi denez Doinua Musika eskolako ikasleak izango ditugu protagonista, aurtengoan ikasle helduak: Gitarra taldea eta Ai ze taldea!

Ekainak 21, igandea, Telleriarteko San Joan jaien barruan, liburu aukezpena  egingo da: “Telleriarte berriz ere”. Egileak: Felix Ibargutxi eta Joxeluix Ugarte. Telleriarteko Enparantzako karpan 12:30ean.

Egun horietako jarduerez gozatzeaz gain, ermita ezagutzeko parada eskainiko digu aurtengoan ere Burdinola Elkarteak.