Asteko agenda: Legazpin irailaren 7tik 13ra galdu ezin duzun guztia








BISITA: Chillida Lantoki eta Fabrika
Igandea, 13 Iraila 2026 – Igandea, 13 Iraila 2026
11:00 – 12:30
---
Chillida Lantoki
Gune aparta da, bakarra, museo bihurtutako lantegi zahar bat, eta Euskal Herriko eskultore garrantzitsuenetariko bat den Eduardo Chillidaren eskutik arteak eta industriak duten harremana erakusten duena. Legazpira etorri zen Chillida gaur egun mundu osoko plaza eta museotan ikusgai dauden eskultura ikaragarriak egitera. Eskultorearen paper eta forja tailerrak daude ikusgai gune honetan, baita Patricio Echeverria lantegiko Forja Handiko makinak ere, eta langile batzuei egindako elkarrizketak ere erakusten ditu.
Fabrika
Industrializazioa Euskal Herrira iritsi zenean, bizitzeko eta lan egiteko modu berriak sortu ziren. Legazpiko paper fabrika zaharrean kokatuta dagoen Fabrika museo-gunean, ibilaldia egingo dugu industrializazioan zehar, gure lurraldean eragindako aldaketa sakon hark utzi zituen ondorio sozialak, ekonomikoak eta ingurumen arlokoak ezagutzeko. Euskadiko produktu eta lantegi esanguratsuenak aurkituko ditugu bertan, eta azken bi mendeetan euskaldunon izaera gehien markatu duen alderdi hori ezagutuko dugu.
Bisitak hitzordua aurrez hartuta egingo dira:
943 73 04 28 /
BISITA: Mirandaola burdinola martxan
Igandea, 13 Iraila 2026 – Igandea, 13 Iraila 2026
11:30 – 14:30
Aizkorriko Parke Naturalaren magalean kokatzen den Mirandaolako Burdinola naturaz inguratuta dago eta euskal tradizioaren eta kulturaren ikur bizia da. XVI. mendean bezala jantzitako olagizonek beren historia ezagutzera gonbidatuko zaituzte ikuskizun paregabea eskainiz. Ezin izango diozu suari begiratzeari utzi, zeinek, bi hauspo handien laguntzaz burdina gori-gori berotzen duen 1200 gradutik gora, ondoren, 300 kilo baino gehiago pisatzen duen mailu handian forjatuz. Zalantzarik gabe, galdu ezin daiteken esperientzia da. Bisita amaitzeko, ola-pintxo goxoa dastatuko duzue, txingarretan egindako txistorra, baserriko ogia eta sagardoa. Ezin daiteke gehiago eskatu!
Sutegiko txinpartek, uraren indarrak eta mailuaren soinuak, esperientzia guztiz zirragarria egiten dute!
Ezinbestekoa da ordua erreserbatzea
11:30 Burdinola martxan - Euskeraz
12:30 Burdinola martxan - Gazteleraz
943 73 04 28 /