Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza. Martxoaren 28an, larunbata, 20:00etan Parrokian

2026/03/20
Aste Santu kontzertua: Santikutz Abesbatza. Martxoaren 28an, larunbata, 20:00etan Parrokian

Aste Santua gainean dugu jada. Santikutz Abesbatzak lanean jarraitzen du eta jendaurreko emanaldiak eskaintzen ari da bestelako ekimenetan partaide gisa eta baita bere bakarkako emanaldiekin ere. 

Santa Ageda bezperako kale emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen otsailean, eta Aste Santua iristear dagoen honetan,  garai berezi horri dagokion errepertorioarekin, agertuko da jendaurrean berriz ere Santikutz Abesbatza, ohikoa dugun Aste Santu kontzertua eskaintzeko.

Emanaldia, martxoaren 28an, larunbata, 20:00etan Legazpiko Parrokian izango da.

Hona Marian Lasa Gordoaren zuzendaritzapean eta organoz lagundurik eskainiko diguten errepertorioa:


Ave Verum Corpus (W.A.Mozart)
Cantata 147 (J.S.Bach)
Cantique (Faure)
In Monte Oliveti ( F. Schubert)
Attende Dómine 
Christus Factus Est (O. de Lasso)
Stabat Mater (Kodaly)
Popule Meus (T.L. Victoria)
O Jesu Christe (J. Van Berchem)
Heilig, Ist Der Herr (F. Schubert)
Ave María (T. L. Victoria)
Cantate Domino (G. O. Pitoni)