Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Armen Alardeak eta San Joan suak argituko dute ekainaren 23an San Joan bezpera Legazpin

2026/06/17
Armen Alardeak eta San Joan suak argituko dute ekainaren 23an San Joan bezpera Legazpin

Ekainaren 23an, asteartea, San Joan bezpera, ohiko ekitaldiak izango ditugu Legazpin, herriko hainbat talde eta elkarteren elkarlanaren fruitu.

Hona aurtengo egitaraua:

ARMEN ALARDEA
18:00: Parte hartzaileak biltzea Laubide kalean (Maiatza taberna parean).
18:30: Armen Alardearen hasiera.
19:00: Geldiunea Bikuña Jauregian.
20:00: Euskal Herria plazara iritsiera eta parte-hartzaileen zenbaketa.

SAN JUAN SUA
22:20: Txalaparta deia, Suttan Ttakun Txalaparta Taldearen eskutik. 
22:30: Sua piztea (ekitaldian parte hartzen duten talde bakoitzeko kide pare batek) Txistulariak San Juan zortzikoa jotzen hasten direnean. Bitartean dantza egingo dute herritarrek. Amaitzean, plazatik erretiratu, ingurutxorako prestatzeko.

  • Bedaioko ingurutxoa (herritar guztiek). Amaitzean ez erretiratu plazatik, erromeriari jarraipena emateko.
  • Suaren inguruko hesiak kenduko dira, jendeak salto egin dezan.
  • Erromeria: Goiz Deia Txistulari taldearekin. Beste batzuen artean ikastaroan ikasitakoak dantzatzeko aukera egongo da.