Agorreko Santikutzak irailaren 11tik 13ra: ez galdu azken orduko informazioa!
2026/09/09

Agorreko Santikutz jaietako egitaraua banatu da herriko postontzietan, eta egitarauan jasotako hainbat ekitaldiren inguruko informazio osagarriarekin gatoz oraingoan.
Irailaren 12an, larunbatean, Azokan jokatuko den Sukaldari lehiaketan 23 taldek eman dute izena eta aurten prestatu beharko dutena, partaideek hala erabakita, Osobukoa (Zekorraren belaunpea) saltsan izango da.
Bestalde, irailaren 13an, igandean, Legazpi Musika Bandak eskainiko duen jai amaierako kalejiran Legazpiko Dultzaineroek ere parte hartuko dute, azken urteotan bezala.