Abuztuaren 31ra arte izen ematea irekita Agorreko Santikutzetako Sukaldari Lehiaketan parte hartzeko
2026/08/06

Agorreko Santikutz jaiak irailaren 11,12 eta 13an izango dira aurtengoan, eta ohi bezala larunbatean, irailaren 12an, 11:00etatik aurrera egingo da Sukaldari lehiaketaren 42. edizioa.
Lehiaketan herriko elkarte, talde edo lagun bikote/hirukoteek parte har dezakete, eta izen ematea abuztuaren 31a baino lehen egin beharko da Udaletxeko Harrera Zerbitzuan edo online:
IZEN EMATEA
Zer prestatuko den erabakitzeko bilera irailaren 2an, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean egingo da.