Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

2026-2027 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea zabalik

2026/06/05
2026-2027 Marrazketa eta Pintura ikastarorako matrikulazio epea zabalik

Arkatza Elkarteak Kultur Etxean eskaintzen duen Marrazketa eta Pintura ikastaroan 2026-2027 ikasturtean parte hartzeko  matrikula epea ekainaren 8an irekiko da. 

Matrikula egiteko, horretarako prestatu den matrikula orria bete eta Kultur Etxeko harreran utzi baino ez da egin behar; betiere, ekainaren 30a baino lehen.

Matrikula orriak Kultur Etxean eskura daitezke. Aurten ikasle izan direnek eta jarraitu nahi dutenek, irakasleari jakin arazi beharko diote, eta datuetan aldaketarik ezean ez dute matrikula orririk bete beharko.

Taldeak eta ordutegiak matrikulatutako ikasle kopuruaren eta euren aukeren arabera antolatuko dituzte. 

18 urtetik beherakoek astean bi egunetan ordubeteko saioa izango dute; helduek, berriz ordu eta erdiko bi saio. Helduek, gainera,  goizean edo arratsaldeko lehen orduetan aritzeko aukera ere izango dute.

Matrikulatzeko gutxieneko adina 6 urte izango da (2020an jaioak). Ez dago gehienezko adinik.