Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kultura arloko Ikastaroak 2025-2026. Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko harreran

2025/09/03
Kultura arloko Ikastaroak 2025-2026. Izen emateak eta informazioa Kultur Etxeko harreran

Kultura arloko herriko hainbat eragilek ikasturte berrirako ikastaro eskaintza prest du eta iraila zein urrian martxan jarriko diren honako hauetarako izen ematea ondoren zehazten diren datetan egin ahal izango da Kultur Etxeko Harreran.

9, asteazkena: MARRAZKETA ETA PINTURA IKASTAROA-ren hasiera. Tokia dagoenez oraindik, matrikula irekita mantenduko da.

9tik 18ra: EGUR TALLA IKASTARORAKO IZEN EMATEA:Irailaren 23an hasiko da 24 ordutako ikastaro hau. Saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran,16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.

9tik 26ra:BUZTINGINTZA IKASTARORAKO IZEN EMATEA. Hastapenekoa izango da. Urriaren 13an hasiko da. Saioak, astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara izango dira, ordu kopurua osatu arte. Izen ematea Kultur Etxean.  40€. Xalinko Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 12.

9tik 26ra: TELAR IKASTAROA. Urrian hasi eta ekainera bitartean eskainiko da. Astean egun batean bi ordutako saiotan (Eguna eta data oraindik zehaztu gabe). Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

9tik 26ra: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

Baina hauek ez dira ikastaro bakarrak izango.

Hala Arkatza Elkarteak irailaren 9an hasiko ditu Marrazketa eta Pintura eskolak, eta oraindik tokia badagoenez, izen ematea zabalik mantenduko da tokiak bete arte.

Sustraiak Dantza Taldeanizen ematea irailak 2 eta 3an taldearen egoitzan 18:00etatik 19:00etara. Ateak irekita dituzte bertaratu nahi duten guztientzat. Gutxieneko adina 4 urte.

Iraila guztianKorosti Dantza taldean izena emateko aukera izango da: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo 688852624 telefonora deituz.

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.