Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Korosti Dantza Taldeak Kosovoko "International Folklore Festival Dance and Rites ''N' Karadak Krisin Tupana" jaialdian parte hartuko du

2025/07/24
Korosti Dantza Taldeak Kosovoko "International Folklore Festival Dance and Rites ''N' Karadak Krisin Tupana" jaialdian parte hartuko du

Uztailaren 27tik abuztuak 2ra Korosti dantza taldeak Kosovora bidaiatuko du, bertan ospatuko den International Folklore Festival Dance and Rites ''N' Karadak Krisin Tupana-n parte hartzeko gonbidapena jaso ondoren.

Mundu osoko 10 herrialdetako taldeek parte hartuko dute bertan: Sizilia, Brasil, Mexiko, Bulgaria, Albania, Turkia, Kroazia, Mazedonia, Kosovo eta Euskadi. Jaialdia, urtero egin ohi den bezala, Unescoren bidez Cioff-ek antolatu du eta helburu nagusia mundu osoko kultura eta folklorea Kosovoko herritarrekin partekatzea da.

Aste osoan zehar taldeko kideek emanaldiak eskeiniko dituzte eta Legazpiko izena ezagutarazteko aukera ere izango dute. Talde guztiekin batera mahai inguru batean parte hartuko dute Korostiko kideek eta bertan Euskal kultura, ohiturak, jantziak, etab. azaltzeko aukera izango baitute eta baita Legazpi aurkezteko ere.