Korosti dantza taldeak gogoratzen du zabalik duela taldeko kide izateko izen-ematea
2025/09/06

Korosti dantza taldeko partaide izan nahi duen haur, nerabe zein helduk aukera du taldean izena emateko. Dantza egitea gustuko baduzu, izena eman dezakezu:
- Telefono edo whatsappez: 688852624
- Esteka honetan: https://labur.eus/korosti2526
Korostik Euskal dantza tradizionala erakusteaz gain, Euskal dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen ditu eta horren erakusle dira azken urteetan eskaini dituen ikuskizun berritzaileak eta artista desberdinekin (Korrontzi, Iñaki Palacios, Kalakan…) izandako kolaborazioak.
Animatu eta dantza gustuko baduzu izena eman ezazu!