Kolore biziak, parte hartze oparoa eta giro paregabea piñata tailerrean

Legazpiko Udalak, Hotz Legazpi elkartearekin elkarlanean, hilabeteak daramatza lanean urriaren 18an, Legazpin ospatuko den Kulturen arteko Eguna 2025 antolatzen. Horren harira, pasa den igandean, urriak 12, Latinoamerikako piñata tipikoen tailerra antolatu zen. Parte hartzea oparoa izan zen, 12 familiek osatu zuten taldea. Karen Salgado irakasleak taldea bideratu eta piñata egiteko argibideak eman zituen. Familia giro ederrean etxeko gaztetxoenek zein helduek saioaz gozatzeko aukera izan zuten.
Kolore biziko piñatak sortu ziren; 8 piñata txiki eta haundi bat eraiki ziren. Bukaeran, ohitura den gisan, piñata horietako bat, izarra, zintzilikatu eta begiak itxita jolasteko aukera izan zuten txikienek eta apurtzeko saiakeran aritu ziren.
Amaitzeko, eskerrak eman piñata tailerrean parte hatu zuten familia guztiei. Eta, nola ez, Karen Salgadoren prestutasuna eta elkarlana azpimarratu beharra dago, izan ere, oso baliagarria izan da bere laguntza tailerra aurrera eramateko.




