Kolodioi hezearen teknikarekin egindako argazkiak jaso daitezke dagoeneko
2025/07/01

Jon Andoni Martin argazkilari azkoitiarrak apirilaren 29an gure herrian argazkiak egin zituen kolodioi hezearen teknika erabiliz. Legazpiarren erretratu hauek, eta beste zenbait, ikusgai egon dira orain arte, maiatza eta ekaina bitartean, Juan Cruz Ileapaindegian eta Katilu jatetxean.
Erakusketa itxi da dagoeneko, beraz, egun horretan erretratuak egin zituzten herritarrek beraien irudiak jaso ditzazkete gaurtik aurrera ileapaindegiko ordutegian.
Juan Kruz ileapaindegia:
Astelehenetik ostiralera: 09.00-13.00 / 16.00-20.00
Larunbatak: 09.00 – 13.00
Igandeak: ITXITA