Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Bikuña Kiroldegiko Whatsapp kanal berria abian

2024/11/01
Bikuña Kiroldegiko Whatsapp kanal berria abian

Kiroladegiko abisuak momentuan jasotzeko aukera eskaini nahi zaie herritarrei eta honetarako Whatsapp kanal berria sortu dute udaleko kirol departamentutik.

Honetara atxikitzen diren herritarrak Legazpiko kirol instalakuntzetan sortzen diren abisu eta albisteak bat batean bere mobilean jasotzeko aukera izango dute.

Kanala gaur bertan jarriko da martxan.

Jarraitu Bikuña kiroldegiko Kanala