Kiroldegia aldi baterako itxita, TEK Legazpi proiekturako elektrizitatea egokitzeko lanengatik
2025/10/22

Datorren ostiralean, hilak 24, kiroldegia itxita egongo da 09:00ak arte eta arratsaldeko 16:00etatik 17:00ak arte, instalazio elektrikoa moldatu eta egokitzeko lanak egin behar direlako, azpiegitura TEK legazpi energia komunitatearen eguzki panelen instalaziotik eratorritako behar berrietara egokitzeko.
Lan horiek eraginkortasun energetikoarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoaren parte dira, eta 200 familia baino gehiagoren autokontsumoa ahalbidetuko dute, ingurumen-inpaktua murriztuz eta baliabideen kudeaketa hobetuz.
Eragindako eragozpenak barkatzeko eskatzen diegu erabiltzaileei.