Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Zorionak Ion Agirre eta Aimar Telleria, Gipuzkoako Udaberri Sariaren irabazle

2026/04/13
Zorionak Ion Agirre eta Aimar Telleria, Gipuzkoako Udaberri Sariaren irabazle

Legazpiko Udaletik zorionak helarazi nahi dizkiegu Ion Agirreri eta Aimar Telleriari, Legazpiko Gazteak pilota klubeko kideei, Gipuzkoako Udaberri Saria irabazteagatik nagusien bigarren mailan.

Martxoaren 28an Urbeltz pilotalekuan jokatutako finalean, garaipena lortu zuten Oñatiko Aloña Mendi taldeko bikotearen aurka, partida lehiatu eta maila handikoa eskainiz.

Gertakariaz geroztik denbora igaro bada ere, Legazpiko Udalak aitortu eta balioan jarri nahi du lortutako lorpena. Zorionak bioi egindako lanagatik eta erakutsitako mailagatik!