Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Urbeltz pilotalekuan hobekuntza-lanak hasiko dira otsailaren 23ko astetik aurrera

2026/02/16
Urbeltz pilotalekuan hobekuntza-lanak hasiko dira otsailaren 23ko astetik aurrera

Otsailaren 23ko astetik aurrera, Urbeltz pilotalekuan hobekuntza eta berritze lanak hasiko dira, instalazioaren irudia eguneratzeko eta bere egoera orokorra hobetzeko helburuarekin.

Alde batetik, pilotalekuko pintura-lanak egingo dira, espazioari itxura berritua eta zainduagoa emateko. Bestetik, argiztapen-sistema ere berrituko da: egungo lanparen ordez LED argiak jarriko dira, eraginkortasun energetikoa handitzeko eta argiztapenaren kalitatea nabarmen hobetzeko.

Lanek irauten duten bitartean, pilotalekua itxita egongo da. Hala ere, asteburuetan zabalik egongo da, herri mailako txapelketako partidak jokatu ahal izateko.

Legazpiko Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu nahi ditu, eta barkamena eskatzen du lanek sor ditzaketen eragozpenengatik. Hobekuntza hauek instalazio modernoago eta erosoago bat eskaintzeko urrats garrantzitsua dira.