Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Maiatzaren 3ko pilota partiduetarako sarreren salmenta: 30 sarrera prezio berezian legazpiarrontzat

2026/04/13
Maiatzaren 3ko pilota partiduetarako sarreren salmenta: 30 sarrera prezio berezian legazpiarrontzat

Aurten eskuz banakako txapelketako final laurdenetako partida izango denez, Maiatzaren 3ko Pilota partiduetako sarrerak internet bidez entradasfronton.com plataforman salgai daude dagoeneko , 40 euroko prezioan. Udalak legazpiarrontzat 50 sarrera eskuratu ditu, jaietako partida izanik herritarrei prezio murriztuagoan eskaintzeko. Hortaz, 50 sarrera hauek 35 eurotan salduko dira, herritarrok jaietako kirol ekitaldi honetan parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Aurrez aurreko salmenta Bikuña kiroldegian egingo da apirilaren 14an, asteartea, 11:00etatik 14:00etara, agortu arte. Pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu. Sarrerak agortzen badira, Udala gehiago lortzen saiatuko da.

Maiatzaren 3ko Pilota Partiduetarako 30 sarrera salgai izango dira ostiralean, apirilak 17, Bikuña kiroldegian, 35 eurotan legazpiarrontzat, arratsaldeko 17.00etatik 20.00ak bitartean.

Herritarrak animatu nahi ditugu jaietako egitarauaren barruan antolatutako pilota hitzordu honetaz gozatzera.