Korostiko Igoera Bertikala antolatu du Legazpiko Gazte Asanbladak apirilaren 25erako

Apirilaren 25ean Korostiko Igoera Bertikala egingo da Legazpin, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. Kirol jarduera hau I. Gazte Festen programazioaren barruan kokatzen da, eta herritarrak naturan kirola egitera eta mendiaz gozatzera animatzea du helburu.
Ekitaldia Euskal Herria plazan hasiko da eta parte-hartzaileek Korosti mendiraino igoko dute ibilbidea. Guztira, 3 kilometroko luzera eta 530 metroko desnibel positiboa izango ditu igoerak.
Goizeko 8:30ean ekingo zaio jarduerari parte-hartzaileen dortsal banaketarekin Legazpiko Udaletxe parean, eta parte-hartzaileak minutuero irtengo dira 9:15etik aurrera. Proban banaka edo bikoteka parte hartu ahal izango da (mistoa edo sexu berekoa). Lehen parte-hartzaileen iritsiera 9:45 eta 10:00 artean aurreikusten da.
Antolatzaileek azpimarratu dute ekitaldia ez dela lehiaketa klasiko bat izango. Helburua parte-hartzea, ahalegina eta giro ona sustatzea da; horregatik, sariak ez dira sailkapenaren arabera banatuko, baizik eta parte-hartzaileen artean zozketa bidez emango dira.
Igoeraren ondoren, Korostin anoa-postua egongo da parte-hartzaileentzat, eta ondoren herrira jaitsiko dira. 12:30ean sari banaketa egingo da herri bazkariaren aurretik.
Ekimen honen bidez, antolatzaileek herritarren artean ohitura osasuntsuak eta mendiko kirolak sustatu nahi dituzte, baita komunitate giroa indartu ere. Helburua da etorkizunean ekitaldia urtero errepikatzea eta herriko kirol egutegian erreferente bihurtzea.
Legazpiko Gazte Asanbladak herritarrak parte hartzera animatu ditu, bakoitzak bere erritmoan igoera eginez naturaz, kirolaz eta giro onaz gozatzeko aukera paregabea izango baita.
Informazio gehiago:
Arduradunak:
- Beñat Iturbe — 610 962 491
- Unax Urtegi — 688 853 145
Helbide elektronikoa: 