Judoka legazpiarrek domina sorta eskuratu dute asteburu honetan

Martxoaren 28an, Oiartzungo Udal Kiroldegian judo jardunaldi osoa izan zen, haur mailako Eskola Jokoak eta Kadeteen Euskadiko Txapelketa ospatuz, klubeko judoken parte-hartze nabarmenarekin.
Haur mailako Eskola Jokoetan, Adriana Real (+63 kg) eta Ibon Betolaza (+66 kg) txapeldun izan ziren, urrezko dominak lortuz. Lehen urteko infantila den Leire Gutiérrez (-40 kg)ek brontzezko domina eskuratu zuen. Andoni Suares (-46 kg) eta Pawel Walczyk (+66 kg) ere podiumera igo ziren brontzearekin, eta Amets Sagastume (-55 kg) bosgarren postuan sailkatu zen.
Emaitza horiei esker, Ibon Betolaza Espainiako Txapelketarako sailkatu da, Adriana Realekin batera apirilaren 17an eta 18an Palma de Mallorcan lehiatzeko (federazioaren berrespenaren zain). Gainera, biek zuzenean lortu dute 2027ko Euskadiko Txapelketarako sailkapena kadete mailan.
Kadeteen Euskadiko Txapelketan, Alfredo Suárez (-66 kg)ek zilarrezko domina lortu zuen finalera iritsita. Unax Larraza (-55 kg) bosgarren izan zen txapelketa gogor baten ondoren, eta Marcos Calvo (-60 kg) lehen kanporaketetan geratu zen.
Klubak oso positibotzat jotzen du kirolarien lana eta jarrera, prestakuntzan eta judoaren balioetan oinarritutako proiektu sendo baten isla baita. Honekin, kadete eta Espainiako txapelketara ez doazen infan tilen lehia denboraldia amaitutzat ematen da eta hurrengoa prestatzen hasiko gara.