II. Mugiment Pausu Erronka: Legazpi martxan jartzeko prest

Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu II. Mugiment Pausu Erronkan parte hartzera. Maiatzaren 11n hasi eta 31ra arte, gure herria aktibatzeko eta bizimodu osasuntsuagoa sustatzeko aukera dugu. Ez da nola-halako erronka bat: JFOZ (Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua) duten herrien arteko liga bat da, eta zuen bultzada funtsezkoa izango da Legazpi maparen goialdean kokatzeko.
Zer da Mugiment Pausu Erronka?
Hiru astez, gure eguneroko pausoak zenbatu eta pilatuko ditugu. Banakako ahalegina bada ere, pauso guztiak udalerriko taldera batuko dira. Legazpiar guztion artean pauso gehien egiten dituen udalerria izatea lortu nahi dugu!
Gainera parte hartzeak saria izango du:
- Banakakoak: 75€-ko opari-txartelak pauso gehien ematen dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzat kategoria berezia egongo da).
- Taldekakoak (Udalerri irabazlearentzat): Udalerri irabazlea batez bestekoaren arabera aukeratuko da (pausoak / partaide kopurua). Legazpik irabazten badu:
o Pauso gehien eman dituzten 5 lagunentzat sariak.
o Beste 5 sari zozketatuko dira taldekide guztien artean. - Parte-hartze saria: Parte hartzaile gehien dituen udalerriari saria emango zaio (30€-ko 5 opari-txartel zozketatzeko).
Nola eman izena eta parte hartu
Oraindik garaiz zaude! Erronkan parte hartzeko pauso hauek jarraitu besterik ez duzu:
- Deskargatu Wellk aplikazioa zure mugikorrean eta erregistratu: Wellk - Mugiment Erronka
- Sartu Legazpiko taldean.
- Garrantzitsua: Mugikorreko osasun-aplikazioak neurtutako pausoak bakarrik baliozkotuko dira. Ziurtatu aplikazioa ondo sinkronizatuta duzula.
Gogoratu: Maiatzaren 31ra arte dituzu izen-emateak zabalik. Eman pausoak, gehitu kilometroak eta bultzatu zure eguneroko ohitura aktiboak Legazpiren alde!