"Kimioterapiaren ondorioak ahoko osasunean" HITZALDIA BERTAN BEHERA UZTEN DA
2025/05/07

Katxalin, bularreko eta/edo ginekologiako minbizia duten emakumeei laguntzeko Gipuzkoako elkarteak, udalaren babesarekin batera, mintzaldi bat antolatu zuen bihar osteguna, maiatzak 8, minbiziaren tratamenduan aho-hortzetako zainketei buruz Kultur Etxean.
Hizlariaren ezuste pertsonalak direla eta, ekitaldia bertan behera utzi behar izan dute.
Hala ere, ahal bezain laster, ekimenari ekingo diotela ziurtatu dute.
Barkatu eragozpenak.
