Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Kale Nagusi berria: egin ekarpenak online foroan

2014/10/13
Kale Nagusi berria: egin ekarpenak online foroan

Dagoeneko Kale Nagusiko parte hartze prozesuaren lehenengo bi bilerak egin dira Legazpin eta laster bilera horietan jasotakoarekin osatutako aktak zintzilikatuko ditugu web orrialdean. Bertan, on-line foroan parte hartzeko epea luzatzea adostu zen eta beraz, oraindik ekarpenak egin daitezke web orrialdeko foroan.

Sar zaitez Online Forora

Horrez gain gogoratu hurrengo bilera urriaren 30ean izango dela. Bilera horretan, jasotako proposamen guztiak aztertuta kalea egiteko irizpideak onartuko dira.

Hemen aurreko bileran ikusgai jarritako aurkezpena proiektuaren nondik norakoak ezagutzeko.