Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Judoko jolasak Hegialdeko jaietan eta ate irekiak

2025/06/02
Judoko jolasak Hegialdeko jaietan eta ate irekiak

Ekainaren 7an, larunbata, goizeko 10.30tan (ordu betez) Domingo de Agirre kantxan Legazpiko 2018, 2017, 2016, 2015 eta 2014 jaiotako gazte guztientzat JUDOKO JOLASAK eskainiko dituzte Judo Legazpi Klubekoek. Parte hartzaileek kirol arropa besterik ez dute beharko eta gurasoak ere parte hartu dezakete, edo ikusi soilik.

Animatu eta parte hartu!

Izen emate eta ate irekiak

25/26 denboraldiko Izena ematea irekita dago. Honetarako www.judolegazpi.com helbidean edo Kiroldegian topatu ahalko daiteken kartelaren QR kodea eskaneatuta izena eman daiteke. Ordutegiak ere webgunean daude ikusgai. Informazio gehiagorako klubeko emailean Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo telefonoz 660 831 481 eskatu daiteke.

Hurrengo denboraldian, Domingo Agirren ere, gehigarri bezala, talde berri bat zabaldu nahi da. Judo eskainiko dute 2018 - 2019 gazteentzat.

Bestalde, betiko taldeak mantentzen dira Haztegi Ikastolako gimnasioan.

ATE IREKIAK dagoeneko zabalik dira, ekainaren 19 arte TALDE GUZTIETAN. Haztegi Ikastolako atzeko patioko gimnasiora bertaratzea eta probatzea besterik ez da egin behar. Ez da Judoko trajearen beharrik izango.