Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Judo Legazpi indartsu itzuli da

2025/08/25
Judo Legazpi indartsu itzuli da

Udako entrenamendu etengabearen ondoren, denboraldi berria hasi da gure judoka federatuentzat aurre-denboraldiko saioekin. Infantilak, Kadeteak, Juniorrak eta seniorrak gaur bertan hasiko dira martxan, eskola umeak berriz irailan hasiko direlarik.

Aste honetan, abuztuak 25–28, astelehenetik ostegunera, 16:00etatik 18:00etara elkartuko dira. Irailaren lehen astean berriz, irailak 1–5, ohiko ordutegian izango dira entrenamenduak, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Eskola-umeak irailaren 8an hasiko dira.

Honetaz gain, Judo Legazpik Euskadiko Judo Federazioak antolatutako Campus Federatiboan parte hartuko du, abuztuaren 29, 30 eta 31n.