Joxe Martin Etxeberria Kaleko XXIII. Pintura Lehiaketan Jose Miguel Arranz izan zen irabazle eta herritarren saria Esteban Orozek eraman zuen
2025/09/23

11 margolarik erantzun zioten Legazpiko udala eta Arkatza Elkarteak joan den irailaren 20erako egin zuten deialdiari.
Eguerdiko 2:00etarako aurkeztu zituzten lanak, eta erakusgai egon ziren arratsaldeko 5:30ak arte Udaletxe aurrean.
Sari banaketa ekitaldia arratsaldeko 6etan egin zen eta hauek izan ziren sarituak:
- SARIA:Jose Miguel Arranz- Erandio
- SARIA: Ricardo Azkargorta- Bergara
- SARIA: Eduardo Alsasua - Gasteiz
Bestalde herritarren botoak zenbatu ondoren, 194 bozka jaso ziren guztira, bozka gehien jaso dituen lana, 5 zenbakiduna izan zen (95 bozka).
Baina epaimahaiaren 1. saria duenez, saririk izan ez duen lan bozkatuena:
4 zenbakiduna izan zen (45 bozka)
HERRITARREN SARIA: Esteban Oroz - Eibar