Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Izpien Txokoaren irekiera

2024/12/17
Izpien Txokoaren irekiera

Udaletik, Izpien Txokoaren irekiera iragarri nahi dugu, 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako gunea, beraien sormena, garapena eta gozamena sustatzeko diseinatua.

Irekieraren xehetasunak:

Irekiera data: Abenduak 19, osteguna

Ordua: 17:00

Kokapena: Agirre-Etxeberriko areto handia

Espazio hori ingurune seguru eta egokitu bat eskaintzeko pentsatu da, haurrek familiekin gozatzeko aukera izan dezaten. 4 txokotan diseinatua, Izpien txokoa Legazpiko komunitateko beste haurrekin jolasten eta elkarrekin bizitzen ikasteko lekua da.

Izen ematea

Abenduaren 18tik aurrera (asteazkena), 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek Izpien Txokoan sartzeko txartela eskatu ahal izango dute Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edo Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara).

Ondoren, mezu bat jasoko dute eta Kultur Etxeko harreratik pasatu beharko dute sarrera-txartela jasotzeko.

Espazio hau egunero egongo da irekita 9: 30etik 20:30era.

Familia guztiak gonbidatzen ditugu Izpien txokoa bisitatzera.

Prozedura fitxa

Erabilera-jarraibideak

Legazpiko Udalak lanean jarraituko du, beste adin tarteetako haurrek eta familiek euren aisialdirako espazioa izateko aukera izan dezaten.