Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Izpien Txokoak 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gune berri batekin zabalduko du bere eskaintza

2025/10/21
Izpien Txokoak 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gune berri batekin zabalduko du bere eskaintza

Abenduan inauguratu zen Izpien Txokoa, 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako gunea, eta hilabete hauetan zehar 90 familiak baino gehiagok parte hartu dute.

Ekimenaren arrakastaren ondoren, Udalak Izpien Txokoa 2 proiektua martxan jarriko duela iragarri nahi du, 3 eta 6 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzat.

Bi espazio horiek Agirre-Etxeberriko beheko solairuan egongo dira, baina bi gune bereiziak izango dira: Izpien Txokoa, gaur egungo kokalekuan jarraituko du eta Izpien Txokoa 2, berria, lehen taberna hartu zuen lokalean kokatuko da, bertan birgaitze lan txiki bat egingo delarik.

Izpien Txokoa bezala, espazio hau ere dagokion adin-tartearen beharretara berariaz diseinatu eta egokituko da, jolaserako, bizikidetzarako eta haurren garapenerako ingurune seguru eta egokia bermatuz. Diseinua herriko hezkuntza eragileekin elkarlanean egingo da.

Zabaltze horrekin, Udalak familien eskaera historikoari erantzuten dio, eskaintza 6 urtera arte zabalduz eta haurrak elkartzeko eta laguntzeko gune seguruak sortzen jarraitzeko konpromisoa indartuz.