Izpien txokoa zabalik Aste Santuan Pazko astelehenera arte, gero itxita apirilaren 28ra arte.
2025/04/16

Izpien txokoa 0-3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako gunea da. Agirre-Etxeberriko beheko solairuan dago, eta egunero dago irekita, 9.30etik 20.30era. Aste Santuan Pazko astelehenera arte zabalik egongo da, hau da, apirilaren 14tik 21era.
Hala ere, Izpien txokoa itxita egongo da apirilaren 22tik 28ra, izan ere, Agirre-Etxeberriko beheko solairuko geletan, Euskadiko Xake Txapelketa jokatuko baita bigarren urtez jarraian. Apirilaren 29tik aurrera, ohiko dinamika berreskuratuko du Izpien txokoak.