Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Itzuli da "Aizkorrin Barrena"-ren XVI. edizioa, irailaren 28an

2025/09/17
Itzuli da "Aizkorrin Barrena"-ren XVI. edizioa, irailaren 28an

Mendia izango da berriro protagonista irailaren 28an, "Aizkorrin Barrena" XVI. edizioaren ospakizunarekin, naturaz, kirolaz eta giro onaz gozatzeko eguna. Izen ematea zabalik dago eta aurten ere bi ibilbide eskainiko ditu mundu guztiak parte hartu dezan:


• Ttipi-ttapa: 15 km eta 600 m-ko desnibela
• Zanpa-zanpa: 27 km eta 1.250 m-ko desnibela


Helburua da parte-hartzaile bakoitzak bere mailara hobekien egokitzen den ibilbidea aukeratu ahal izatea eta egun bat igarotzea mendian lagunartean. Izena emateko puntuak honako hauek dira:


• Kiroldegiak: Legazpi, Urretxu eta Zumarraga
• Tabernak: Intsausti eta Urbeltz
• Elkarteak: Armuño eta Izadi Zaleak Elkartea (astearte eta ostegunetan 18:30etatik 19:30etara)
• Online: Kirolprobak webgunearen bidez


Mendi irteeraren ondoren, paellada herrikoi bat antolatuko dela gogorarazi dute, 6 euroko prezioan.

Kamiseten neurriak
Dagoeneko iritsi dira aurtengo edizioko kamisetak, eta emakumeen neurriak uste baino txikiagoak izan dira. Hori dela eta, izena emateko puntu guztietan txantiloi bat egongo da, parte-hartzaileek kamiseta aukeratu aurretik neurria egiaztatu ahal izateko.
Izena emanda daudenek neurri aldaketa eska dezakete Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz.