Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irule Elkarteak sustaturiko Puntu eta Telar ikastaroetan izen emateko azken egunak

2025/09/22
Irule Elkarteak sustaturiko Puntu eta Telar ikastaroetan izen emateko azken egunak

Egur Tallako ikastarorako izen emate epea amaituta eta Buztingintza ikastarorako plaza guztiak beteta, irailaren 26ra bitartean egin daitezke, oraindik tokia geratzen den eta Irule Elkarteak sustatzen dituen bi ikastaro hauetarako izen emateak, Kultur Etxeko Harreran.

Irailaren 26ra arte: TELAR IKASTAROA. Urritik abendura. Ostegunetan 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

Irailaren 26ra arte: PUNTU IKASTARORAKO IZEN EMATEA.  Ikasturte guztiko ikastaroa. Urrian hasiko da ikastaroa eta asteazkenetan izango da 17:30etatik 19:30etara. Izen ematea Kultur Etxean. 36€ hileko. Irule Elkarteak sustaturiko ikastaroa. Plaza mugatuak: 8

Udalak antolatu edo/eta diruz lagundutako ikasturte guztiko ikastaro eskaintza www.legazpi.eus weborrian Ikastaroak-Kultura atalean aurkituko duzue.