Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Iratzarri emakume elkarteak urriaren 22tik 24ra Toledo eta "Puy du Fou"-ra antolatu du irteera

2025/09/27
Iratzarri emakume elkarteak urriaren 22tik 24ra Toledo eta "Puy du Fou"-ra antolatu du irteera

Iratzarri emakume elkarteak Toledora eta “Puy du Fou-ra” antolatu du irteera bat. Hiru eguneko irteera izango da urriaren 22tik 24ra.

  • 22an asteazkena, irteera eta Toledoko Torrijos herrira helduera izango da, ostean Toledoko hirira antolatutako bisita gidatua.
  • 23an osteguna, “Puy du Fou” parke tematikora egun osoko irteera antolatuta dago. “Puy du Fou” XVI. mendean girotutako parke tematikoa da; artistez, artisau-tailerrez, animaliaz eta gune naturalez beteta. Gainera Espainiako historiarekin lotutako parkearen ikuskizun nagusienera joango dira.
  • 24ean ostirala, egun librea izango da, Toledoko hiria bisitatzeko xedearekin. Hotelean bazkaldu ostean, Legazpira itzulera izango da.

Oharrak: Gomendagarria da arropa erosoa eramatea parke tematikoa bisitatzeko. Mugikortasuna onargarria izatea behar da.

Apuntatzeko eguna urriaren 1ean izango da, Iratzarri elkartearen lokaletan 16:00etan. Plaza mugatuak izango dira eta zozketa irekiaren bitartez erabakiko dira irteerako partaideak. Banaka edo binaka eman daiteke izena.

Prezio 380€-koa da eta izena ematekoan ordainketa bakarra gauzatuko da.  Prezioan sartuta daude: Autobusa, hotelean 2 gau (mantenu osoko erregimena), “Puy du Fou-ra” egun osoko sarrera eta ikuskizuna, oinarrizko asegurua eta gidari laguntzailea eta Toledoko tokiko gidaria.