Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irakurketa Erraza Klubak urriaren 1ean egingo du ikasturte berriko lehen saioa

2025/09/25
Irakurketa Erraza Klubak urriaren 1ean egingo du ikasturte berriko lehen saioa

Urriak 1,8,15,22 eta 29: Irakurketa Erraza taldearen saioak. 11:35ean Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko den liburua: El intruso / Vicente Blasco Ibañez

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.

Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenei zuzendua bereziki.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak

irakurtzen dituzte liburutegian bertan.

Liburuak aldez aurretik aukeratu dira

eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu,

partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emanez.

Saioak gazteleraz izango dira.

Informazio gehiago: Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.), edo whatsappez ( 639 851 172) izen emateko aukera dago.