Irailetik azarora C1 maila prestatzeko ikastaroko izen ematea zabaldu du Udal Euskaltegiak
2025/06/19

Legazpiko Udal Euskaltegian C1 mailako egiaztatze proba prestatzeko ikastaro laburra eskainiko da irailaren 1etik azaroaren 28ra (130 orduko ikastaroa). Saioak arratsaldez izango dira 16:00etatik 18:00etara, astelehenetik ostiralera.
Ikastaroaren helburua C1 mailako probarako prestakuntza ematea izango da, urriko deialdian parte hartu ahal izateko.
Izen ematea gaurtik uztailaren 11ra bitartean izango da irekita.
Izena emateko deitu 843 74 00 90 telefonora edo bete honako galdetegia.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu lasai Euskaltegira.