Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 26ra arte, matrikulatzeko epea zabalik Helduen Hezkuntzan

2025/09/03
Irailaren 26ra arte, matrikulatzeko epea zabalik Helduen Hezkuntzan

Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan (Itxaropen auzoa, 10) ikasteko asmoa baduzu, irailaren 1etik 26ra arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentrora joan zaitezke, 943 72 40 67 telefonora (9:00etatik 13:30era) deitu dezakezu edo e-posta honetara idatzi dezakezu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (DBH)
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
  • Hasierako ikasketak eta alfabetizazioa
  • Informatika I. eta II. mailak

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!