Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 20an hasiko dira zine komertzial saioak Latxartegi Aretoan

2025/09/10
Irailaren 20an hasiko dira zine komertzial saioak Latxartegi Aretoan

Irailaren 20an hasiko da Latxartegi Aretoko Zine komertzial denboraldi berria eta apirilaz geroztik HTK Film S.L.k kudeatzen du jarduera hori.

Denboraldi berria berrikuntzekin dator:

  • Denboraldia ohi baino bi aste lehenago abiatuko da, orain arte urrian abiatu izan da.
  • Helduentzako zine saioek emanaldi egunetan ordutegi bera izango dute, hala larunbateko saioak ere 19:30ean izango dira.
  • Irailetik aurrera " + 65 urte promozioa" hasiko jarriko da martxan (Sarrera 2€), larunbatetan soilik eta NANa derrigorrez aurkeztu egin behar da.

Hala lau saio izango dira astebururo:

  • Larunbatetan 19:30ean. Sarrera 6 €. “+ 65 urte promozioa”(Sarrrera 2€) NANa aurkeztuz.
  • Igandeetan 19:30ean. Sarrera 6€
  • Astelehenetan, ikuslearen eguna, 19:30ean. Sarrera 5€
  • Haurrentzako saioak, igandeetan, 17:00etan. Sarrera 4€

Pelikulen berri zehatza eta sarrerak erosteko loturak berdina izaten jarraituko du: https://latxartegisarrera.sacatuentrada.es/

Hona Iraileko programazio osoa:

ZINE KOMERTZIALA LATXARTEGI ARETOAN

20 larunbata, 21 igandea eta 22 astelehena: ”Sin cobertura”.  Publiko guztiarentzako saioa denez ez da haurrentzako saio berezirik egongo.

27, larunbata, 28 igandea eta 29 astelehena: “Jone, batzuetan”. EUSKARAZ

28, igandea: “Los pitufos”. 17:00etan Haurrentzat.