Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Irailaren 19tik aurrera izpien txokoko txartela eska daiteke

2025/09/18
Irailaren 19tik aurrera izpien txokoko txartela eska daiteke

Irailaren 19tik aurrera, 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiek Izpien Txokoan sartzeko txartela eskatu ahal izango dute Udalaren webguneko egoitza elektronikoan edo Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ordutegia: 07:30etik 15:00etara).

Herrian erroldatuta eta 2022tik 2025era bitartean jaiotakoen familiek Agirre-Etxeberrin dagoen gunea irailaren 22tik ekainaren 26ra erabili ahal izango dute, egunero 9:30etik 20:30era.

Irailaren 22tik aurrera, eskaera bideratuko dutenek mezu bat jasoko dute eta Kultur Etxeko harreratik pasatu beharko dute sarrera-txartela jasotzeko.

Izpien txokoa gune segurua eta egokitua da, 4 txokoetan diseinatua haurren sormena, garapena eta gozamena sustatzeko. Espazio hori haurrek beren familiekin gozatzeko eta Legazpiko komunitateko beste haur batzuekin jolasten eta elkarrekin bizitzen ikasteko pentsatua dago.

Prozedura-fitxa: https://tramiteak.legazpi.eus/fitxak/5.20

Erabilera-jarraibideak: Izpien txokoaren jarraibideak