Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Iragarkiak bai, txukuntasuna ere bai

2014/11/21
Iragarkiak bai, txukuntasuna ere bai

Legazpiko Udalak iragarkiak itsasteko 13 panel berezi jarriko ditu udalerrian

 

Udalerriko hainbat fatxadaren egoera penagarria zela eta Udala herriko zenbait eragileekin jarri zen harremanetan, eta erabaki zuten adierazpen libreko13 panel berezi jartzea. Helburua fatxadak garbi mantentzea da.

Industria ondarearen erakusleiho

Udalari egokia iruditu zaio panelen hondoan industria ondarearekin lotutako Gorka Salmeronen argazkiak jartzea, horrela iragarkirik itsatsita ez dagoenean  bistan geratuko dira denok disfrutatu ahal izateko.