Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

Legazpiko Erreka Eguna 2026: ikastetxeetatik sortutako ekimenak 22 urte bete ditu

2026/09/15
Legazpiko Erreka Eguna 2026: ikastetxeetatik sortutako ekimenak 22 urte bete ditu

Legazpi Erreka Egunaren 22. edizioa prestatzen ari da, herriko ikastetxeen proposamenetik sortutako familia-jardunaldia. Aurten, Udalak dei berezia egin nahi die legazpiar familiei: erreka hobetu da, baina oraindik zabor asko dago.

Dena ikastetxeetan hasi zen. Garai hartan, Eskolako Agenda 21ek Urola errekaren egoeraren azterketan jarri zuen arreta, eta Olamendi eta Haztegiko neska-mutilak konturatu ziren ubidea zaborrez beteta zegoela, eta zerbait egin behar zela erabaki zuten. Haien proposamena erraza bezain asmo handikoa izan zen: egun batez erreka garbitzea, herri osoarekin auzolanean.

Hogeita bi edizio geroago, ekimenak bizirik jarraitzen du. Azken urteotan zabor gutxiago biltzen da ubidetik, eta hori berri ona da. Baina oraindik ere zabor asko dago, eta hori parte-hartzaileentzat nabaria da. Gure ibaiaren ekosistema naturalak arriskuan jarraitzen du. Argi eta garbi jaitsi den beste gauza bat parte-hartzea izan da: gaur egun, lehen urteetan baino dezente gutxiago gara.

Horregatik, aurtengo edizioa ezin da beste bat gehiago izan. Ekimenaren bultzatzaile izan ziren eskolen espirituari eusten dio: goiz batez errekara jaistea seme-alabekin, koadrilarekin edo auzokideekin. Garbitu, ikasi eta gozatu egiten da.

Ekarri botak, arropa egokia eta gogoa: Udalak jarriko ditu eskularruak, poltsak eta hamaiketakoa.

Erreka bizirik, herria bizirik!
Urola ibaiaren garbiketa

  • Eguna: irailaren 26a, larunbata
  • Ordua: goizeko 9:30ean
  • Elkargunea: Euskal Herria plaza

Izen-ematea

  • Epea: irailaren 22ra arte.
  • Nola eman izena:
    1. Telefonoz edo bertaratuta, Legazpiko Udalean: 010 (herritik) edo 943 737 030 (kanpotik).
    2. Online inprimakia beteta
    3. Olamendi eskolan eta institutuan eta Haztegi Ikastolan.